XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURKEZPENA Industria eta Merkataritza Sailak, Euskal Estatistika-Erakundearekin (EUSTATekin) batera, Merkatal Establezimenduen 1987ko Zentsua elaboratu du, sektore hain dinamiko honi buruz daukagun informazio urria poxi bat aberastearren.

Lehendik EUSTATek elaboratutako 1985eko Barne-Merkataritzaren Inkestarekin informazio ekonomiko garrantzitsu batez gozatzen baldin bazen, Komunitateko merkatal iharduera karakterizatzea lortzen da Zentsu honekin, bere alderdi desberdinetan (ekipamendua, sozietate-modua, merkatariaren adina, asoziazionismoa......), mostrazko analisi, mailing, etab. posibleetarako erreferentzi oinarri bezala balio izateaz gainera.

Orain arte egindako lana benetan inportantea bada ere, ez dago dudarik oraindik instrumentu bizkorragoak behar direla merkataritzaren zentsuarteko epealdiko eboluzio azkarra ezagutzeko.

Horregatik, Industria eta Merkataritza Saila eta EUSTAT Zentsu hau etengabe eguneratzeko sistema bat prestatzen ari dira, horrela merkataritzaren mugimendua gutxienez urtero ezagutu ahal izateko moduan.

Bildutako informazioaren azterketak berretsi baino ez du egiten, beste adierazleen bitartez, gure Komunitateko barne-merkataritzan hautematen den problematika.

Zentsu honek erakusten digu, oraindik ere oso atomizatua aurkitzen dela merkataritza, gutxi ezarri direla merkataritza elkartuko moduak eta oraindik hasi baino ez dela egin teknologia berrien sarrera merkatal gestioan.

Baina ez da gutxiago egia ikusten dela baita ere gure hirietan komertzio berri erasokor dinamiko eta imajinazio handiagokoen sorrera, kontsumitzailearen gusto eta ohituretako aldaketak ezagutzen dituztenena alegia.

Espero dugu tresna hau baliotsua izango dela merkatari, elkarte, udaletxe, etab.entzat, Departamentu honentzat adina bai behintzat, eta itxaron dezagun hurrengo zentsu-ebaluazioan bestelakoak izango direla konpondu beharreko arazoak, zeren eta, horrela ezean, kontsumitzaileari kalitateko zerbitzu bat eskainiko dion merkataritza konpetitibo bat prestatzeko aukera galdu dela esan nahiko bait du.

RICARDO GONZALEZ ORUS Industria eta Merkataritza Sailburua.